Jai giroa izan zen nagusi atzo Aittola auzoan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 24a

Atzo, igandea, Otaba jaiak ospatu zituzten Azkoitiko Aittola auzoan. Meza nahiz bertsolarien eta trikitilarien emanaldiak izan ziren bertan, eta jende ugari joan zen hara. 12:30ean hasi zen meza Gurutzean, eta ondoren, pintxoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratutako lagunek. Gainera, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek saioa eskaini zuten. Ondoren, Aittola Zar etxera joan ziren herritarrak, eta Izer eta Alabier trikitilariekin dantzarako aukera izan zuten. 14:00etan, berriz, bazkaria egin zuten bertan, eta bazkalostean, bertso saioaz nahiz erromeriaz gozatu ahal izan zuten hara joandakoek. Hona hemen, Aittolako festetako irudi batzuk (Argazkiak: Ibon Errazu Uria):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide