Gaur bukatuko da Azkoitian egiten ari diren 3x3 Futbol Festa

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 23a

Azken txanpan sartu da Azkoitiko 3x3 Futbol Festa. Joan zen asteazkenaz geroztik ari dira 800 bat neska-mutil plazan egokitutako futbol zelai txikian partidak jokatzen, eta gaur izango da lagunarteko txapelketako azken eguna.

Aurreko urteetan bezala, 5 eta 12 urte bitarteko umeak ari dira norgehiagokak jokatzen, 2007 eta 2014 urteen artean jaiotakoak, hain zuzen ere. Hamar herritako gaztetxoak ari dira Azkoitiko Futbol Festan lehiatzen: Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Legazpi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide