Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ohorezko adiskide izendatu du Antonio Oteiza, eta gaur goizean Azkoitiko Intsausti jauregian izan den ekitaldian aurrena diploma eman eta ondoren domina ezarri diote.
Aurten, gainera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Batzorde eta Gorteko Ordezkaritzaren eta Zuzendariaren aldaketen hirurtekoa dela-eta, Tradiziozko Batzorde Orokorra izan da lehendabizi. Ekitaldi horren baitan, Antonio Oteiza Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kide izendatu dute, eta diploma eta domina eskuratu ditu. Ekitaldiaren ondoren, Etxe Beltz jauregian Antonio Oteiza Fundazioak eskaintzen dion erakusketari bisitaldia egin diote. 14:00etan, bazkaltzera joango dira Iturri jatetxera.