Azkoitian kokatuta dagoen Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle talde batek Salmenta-puntua eta merchandising arloko sari bat jaso du Ekintzaile Sarietan. Hain zuzen ere, Xabier Irulegik, Gorane Larrañagak, Gustavo Etxandiak, Idoia Usandizagak, Olga Sanchezek eta Beñat Ibaietak egin dute Zurekin jolas proiektua, eta Jasone Albizu izan da irakaslea. Atzo, osteguna, jaso zuten 500 euroko diru saria Iurreta Lanbide Heziketan egindako ekitaldian.