Azkoitiko Ttipi-Ttapa taldeak antolatuta, datorren irailaren 28an egingo dute herrian III. Lasterketa Solidarioa, eta antolatzaileek jakinarazi dute aurtengo edizioan zein elkarte lagunduko duten: Marea Urdina. Hori hala, egun horretan "elkartasunaren eta inklusioaren alde" egingo dute lasterka herriko kaleetan zehar.
Ttipi-Ttapa korrika taldea 2015ean hasi zen lasterketa solidarioa antolatzen Azkoitian. Bi urtetik behin egin ohi dute egitasmoa, eta aurreko bi edizioetan, Katxalin bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen eta Aspanogi minbizia duten umeen gurasoen Gipuzkoako elkarteei eman zioten laguntza.