Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdietako itzulerako partidak jokatuko dituzte Azkoitiak eta Azpeitiak ostiralean, hilaren 21ean. Pilotariek Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak, eta Azkoitiko Udalak doako autobus zerbitzua antolatu du Azpeitira joan-etorria egiteko. Aizkibel liburutegi ondoko geltokitik abiatuko da autobusa, eta 21:00etan eta 21:30ean egingo ditu irteerak. Zerbitzua erabili nahi duten herritarrek ordurako geltokira agertzea besterik ez du izango, aurrez izena eman gabe. 22:00etan hasiko dira pilota partidak.