3x3 futbol festa dela eta, asteartera arte ezingo da autorik aparkatu Azkoitiko plazan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 19a

Neska-mutilen futbol jairako azpiegitura gaur hasi dira muntatzen, eta asteartera bitartean ezingo da plazan aparkatu. Gaur, 16:00etan hasiko da festa.

(Azkoitiko Udala)

Gaur, asteazkena, hasiko da 3x3 futbol festa Azkoitian, eta jai horretarako beharrezkoa den azpiegitura dela eta, datorren asteartera arte autoentzat itxita izango da Azkoitiko plaza.

Gaur hasi dira muntaketa lanak, eta 16:00etan hasiko dira neska-mutilen futbol partidak. Igandera arte hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte gaztetxoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide