Harro Euskal Herrialdeetako Transmaribibollo Plataforma sortu dute hainbat LGBTI elkartek, eta horren aurkezpena egingo dute bihar, asteazkena, Azkoitiko Kultur Etxean. Sostenipe talde feministak antolatu du saioa, eta plataformako kideek egitasmoaren sorreraren berri emango dute 18:00etatik aurrera.
"Esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar sostengatu eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik" sortu zuten joan zen hilean Harro plataforma. Besteak beste, honako talde hauek jarri dute martxan egitasmoa: EHGAM, Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen!, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua, Euskal Hartzak eta Lumagorrik.