Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Azkoitiko zentroak datorren ikasturteko matrikulazioa zabaldu zuen atzo, astelehena, eta interesa dutenek hilaren 27 bitartean izango dute izena emateko aukera. Horretarako, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dagoen eskolara jo beharko dute herritarrek, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Era berean, han zentroak hurrengo ikasturtean eskainiko dituen ikastaroen berri ere han jasoko dute.