Sostenipe festa izango da ostiralean Azkoitiko Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 18a

Datorren ostiralean, ekainak 21, izango da Sostenipe festa Matadeixen. Pintxopotearekin hasiko dute iluntzea, eta ondoren, Nize taldeak eta Fina y segura DJak girotuko dute gaua. Horrez gain, gau osoan zehar mojitoa dastatzeko aukera izango da Matadeixen.

Azkoitiko Sostenipe talde feministak festa egingo du datorren ostiralean, Matadeixen. 21:00etan pintxopotea egingo dute, eta iluntzean musika doinuak izango dira protagonista Sostenipe jaian; Nize taldeak eta Fina y segura DJak alaituko dute gaua. Festarako sarrera, bost eurokoa izango da. Bestetik, gau osoan zehar mojitoa dastatzeko aukera izango da Matadeixen, antolatzaileek azaldu dutenez.

Sostenipe festaz gain, asteburua ekintzaz beteta izango da Matadeixen. Larunbatean, ekainak 22, auzolana egingo dute; igandean, ekainak 23, urtero legez, Sue ta patatie egingo dute, eta  atarian piztuko duten suaren bueltan pasako dute gaua Matadeixeko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide