Azkoitiko udaleku irekiak aurkezteko bilera egingo dute ostiralean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 18a

Uztaila Jolasean Azkoitiko udaleku irekien aurkezpen bilera egingo dute datorren ostiralean, hilaren 21ean, Elkargunean. Udalekuetan lehenengoz izena eman duten umeen gurasoekin elkartuko dira, eta udalekuetako arduradunek aurtengo ekintzen egitaraua aurkeztuko diete horiei. Era berean, bertaratzen diren gurasoen zalantzak argitzeko aukera ere izango dute. Ostiralean, 18:00etan hasiko da bilera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide