Azkoitiak igandean jokatuko du Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Pala Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2019ko eka. 17a, 17:01

Donostiako Altza auzoko pilotalekuan izango da finala, 11:00etan hasita. Azkoitiko palistek Tolosakoak izango dituzte aurkari, horiek Usurbil lehiatik kanpo utzi baitzuten finalerdietan.

Azkoitiko palistak txapelketako partida batean.

Azkoitiko palistek igandean jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Pala Txapelketako finala, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan. 11:00etan hasita, Tolosaren aurka neurtuko dituzte azkoitiarrak indarrak, herri horretako kirolariek Usurbil lehiatik kanpo uztea lortu baitute. Lehen partida Iker Epeldek jokatuko du pilotaleku osoan; bigarrena, binakakoa, Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik; eta hirugarrena, Markos Azpirozek zazpi koadroren barruan. 

Hernaniren aurkako finalerdiak irabazita, joan zen ostegunean lortu zuen Azkoitiak finalerako txartela. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide