Lagun giro onean jokatu dute Gaztedi Txapelketaren finala

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 16a

Gipuzkoako xake jokalariek Azkoitiko Gurea pilotalekua hartu dute goizetik eguerdira bitartean, han jokatu baita Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duten Gaztedi Txapelketaren finala. Dozenaka gaztetxok egin dute bat finalean, eta guztira, 32 talde lehiatu dira, bi multzotan banatuta: Txikien multzoan, 2o taldek parte hartu dute, eta Handien multzoan, berriz, hamabik. Handien multzoan, donostiako jokalariak izan dira nagusi, hango taldeek (Gros A, Gros B eta Gros D) lortu baitituzte lehen hiru postuak. Txikien kategorian, berriz, Zurriola taldeak irabazi du, eta atzetik sailkatu dira Fantasmikoak eta Marlaxka Dragoiak taldeak.

10:00etan hasi da gaztetxoen arteko lehia, eta aurten, bost txandako suitzar erara jokatu dituzte partidak. Hori izan da aurtengo edizioko berrikuntza nagusia, eta xake jokalariek amaierara arteko jokatzeko aukera gehiago izan ditzaten aldatu baitute antolatzaileek jokorako sistema.

Saioan zehar giro ona izan da nagusi, eta hain zuzen ere, hori izan da antolatzaileen xedea. "Gaztedi Txapelketa lehiatik haratago doa. Gazteek beraiek sortzen dituzte taldeak, eta horrek elkar ezagutzeko balio die. Nork irabazten duen baino, sortzen den giroak garrantzia gehiago du txapelketa honetan", gogoratu du Anaitasun Kakute xake taldeak.

Joan zen maiatzean hasi zen Gaztedi Txapelketa, Izan ezberdin lelopean, eta guztira, 50 taldek parte hartu dute han. Iaz ere Azkoitian jokatu zen txapelketa horren finala.

Ikusi gaurko finaleko argazkiak, hemen:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide