Azken urteetako ohiturari jarraituz, Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Plaza Berrian. Eguraldia lagun zutela, herritar ugari erakarri zuten bandako musikariek hara, eta giro atsegina izan zen nagusi kontzertuan zehar. Izan ere, tabernetako atarietan eta inguruan ehunka lagun elkartu ziren bandak eskaini zituen abestiak entzutera.
Carlos Muñozen zuzendaritzapean, abesti ezagu ugari taularatu zituen bandak, hala nola Elvis Presley, Michael Jackson, The Rolling Stones, The Police, Nicky Jam, Luis Fonsi, J Balvin, Juanes, Celtas Cortos, Formula V, Ennio Morricone eta Chingon taldeenak eta musikarienak. Julen Etxanizek, berriz, ahotsa jarri zien abestiei.