Azkoitia eta Zumarraga artean dagoen Oleta mendian Trinitate Jaia ospatuko dute igandean, ekainak 16. 12:ooetan Meza izango da tontorrean bertan; ondoren, 13:00etan trikitilariekin erromeria izango da, eta ordu berean toka txapelketa egingo dute. 14:30ean, berriz, auzo bazkaria egingo dute. Horrez gain, egun osoan zehar jan-edanerako karpa bat jarriko dute Oletako gurutzearen alboan.