Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako gomazko paletako finalera iritsi da Azkoitia, Hernaniri joaneko eta itzuliko partidak irabazita. Atzo, osteguna, jokatu zen itzuliko partida Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta hiru partidatatik bi irabazi zituzten palista azkoitiarrek. Lehenengo partidan, hernaniarrak izan ziren nagusi, Iker Epeldek jokatu zuen partida eta 19 eta 20 galdu zuen. Binakako partidan, Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik 20 eta 12 irabazi zuten, eta azkenengo partidan Markos Azpiroz 20 eta 11 gailendu zen.
Ekainaren 6an, osteguna, jokatu zen Azkoitia eta Hernaniren arteko finalerdiko joaneko partida, Hernanin. Orduan ere, palista azkoitiarrak izan ziren nagusi, bat eta bi irabazi baitzuten hernaniarren aurka. Iker Epeldek 13 eta 20 irabazi zuen partida; Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik 5 eta 20 irabazi zuten binakako partida, eta Markos Azpirozek, berriz, 20 eta 10 galdu zuen. Joaneko eta itzuliko sei partidetatik lau azkoitiarrek irabazi dituzte, eta bi hernaniarrek.
Behin finalerako lehen txartela nork irabazi duen jakinda, Azkoitiaren aurka finalean nor arituko den jakitea falta da. Usurbil edo Tolosa izango dira gomazko paletako finalean Azkoitiaren aurkariak. Finala non edo noiz izango den oraindik ez dute zehaztu,