Joan zen asteartean Azkoitian izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, osteguna, dozenaka lagunek. Sostenipek deituta elkartu ziren hainbat herritar plazan, talde feministak autodefentsarako deia egin zien emakumeei beste behin.
Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen astearte arratsaldean, Azkoitiko Alde Zaharreko etxebizitza batean, indarkeria matxista delitua egotzita. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak bikotekidea jo eta iraundu zuen, adin txikiko semearen aurrean.
Azkoitiko Udalak, EH Bilduk zein PSE-EEk gertaera salatu dute.