Azkoitian izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 12a

Sostenipe talde feministak bihar, osteguna, 19:00etarako jarri du kontzentrazioa egiteko hitzordua, Azkoitiko plazan. Atzo 31 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak bikotekidea erasotzeagatik.

Atzo Azkoitian jazo zen indarkeria matxista kasua salatzeko –31 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak bikotekidea erasotzeagatik– elkarretaratzea deitu du Sostenipe talde feministak. Bihar izango da kontzentrazioa, 19:00etan, plazan. Talde feministak "ozen" esan du emakume bat erasotzen duten bakoitzean emakume "guztiak" izango dituztela erasotzaileek aurrean. Herritarrei biharko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dio Sostenipek.

Azkoitiko EH Bilduk eta PSE-EEk indarkeria matxista kasua salatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide