Leyre Arrietak Euskadi Irratiaren sorreraren inguruko hitzaldia emango du Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 11

Leyre Arrieta Historia Garaikidean doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, baita 'Euskadi Irratiaren historia' liburuaren egilea ere. Ostegunean izango da solasaldia, 18:30ean, Elkargunean.

[caption id="attachment_374689" align="aligncenter" width="960"] Leire Arrieta. (EITB)[/caption]

Leyre Arrieta Historia Garaikidean doktoreak eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du ostegunean, ekainak 13, Azkoitian, Gazte Geroa taldeak antolatuta.  Euskadi Irratiaren historia liburuaren egilea da Arrieta, eta Euskadi Irratiaren sorrera eta ibilbidea izango ditu hizpide. Elkargunean izango da saioa, 18:30ean hasita.

Euskadi Irratiaren historia liburua 2008an argitaratu zuten estrainakoz, eta 2015ean, edizio berria kaleratu zuten. Francoren erregimenaren aurka egiteko sorturiko irrati belikoa izan zen Euskadi irratia, eta garai hartako kontuez hitz egingo du Arrietak. Bere garaian, Itziarko baserri batetik hasi ziren irratsaioak emititzen, eta Francoren bidegabekerien berri emateko xedez aritu ziren Iparraldetik, 1946tik 1954ra. Handik urte batzuetara, Euskal Gaztediko gazte batzuek irratia berriro martxan jarri zuten Venezuelan, klandestinitatean, eta demokrazia garaiak iritsi arte, ezin izan zen irratia Euskal Herriratu. Hori guztia eta gehiago izango du hizpide Leire Arrietak ostegunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide