Azkoitiko Musika Bandak Plaza Berrian kontzertua eskainiko du zapatuan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 11

Urtero legez, Azkoitiko Musika Bandak Plaza Berrian eskainiko du kontzertua datorren larunbatean, hilaren 15ean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta musikariek askotariko abestiak taularatuko dituzte herritarren artean, eta doinu ezagun ugari entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek. Izan ere, Elvis Presley, Michael Jackson, The Rolling Stones, The Police, Nicky Jam, Luis Fonsi, J Balvin, Juanes, Celtas Cortos, Formula V, Ennio Morricone eta Chingon taldeen eta bakarlarien kantuak joko ditu bandak larunbatean. Carlos Muñoz zuzendariak gidatuko du kontzertua, eta Julen Etxaniz aurkezle eta abeslari lanetan arituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide