Errealitate birtualari buruzko tailerra egingo dute ostiralean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 10a

Azkoitiko Elkargunean errealitate birtualari buruzko tailerra eskainiko dute datorren ostiralean, hilaren 14an. LH4. mailatik LH6. mailara bitarteko ikasleek parte har dezakete ikastaroan, eta horiek dagoeneko eman dezakete izena Gazte Zerbitzu Bulegoan, doan. Ostiralean, 17:30ean hasiko da ikastaroa, eta han parte hartzen dutenek errealitate birtualeko betaurreko profesionalak probatzeko eta norberak egiteko aukera izango dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide