Giro ederra nagusitu da Martirietako Pentekoste jaietan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 9a

Azkoitiko Martirieta auzoan Pentekoste jaiak ospatu dituzte asteburuan. Ostiralean hasita, auzotarrek hiru egunetan izan dituzte ekitaldiak, eta gaurko hamaiketakoarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte festak.

Ostiralean, mus txapelketa azkarra jokatu zuten 24 bikotek auzoko elkartean, 22:00etan hasita. Bikote irabazleak 400 euro jaso zituen, eta txapeldunordeak 200 euro. Larunbatean, berriz, afaria eta erromeria egin zituzten elkartean, eta segidan, Laja eta Lutxurdio trikitilariekin dantzaldia izan zen. Gaur, igandea, amaitu dira Martirietako pentekosteak; 11:30ean, meza egin dute auzoko elizan, eta elizkizuna bukatzean, trikitilariek girotutako hamaiketakoa izan da.

Hona hemen asteburuko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide