Festa girokoa eta jendetsua, oso jendetsua, izan da igande goiza Azkoitian. Plaza Berrian erdigunea izan duen Ikaskirol krosak aurrena, eta herriko plazaren bueltan ospatu den Herri Jaiak ondoren, dozenaka lagun batu dituzte. Ohiko bisitariek ez ezik, krosaren aitzakian herrira etorritakoek ere bat egin dute aurten Azkoitiko baserritarren lana aitortzeko eta erakusteko egiten den Herri Jaiarekin.
Azkoitiko eta bailarako zortzi ekoizlek jarri dituzte postuak plazan; bertan kokatu duten bederatzigarren karpan, berriz, lau sagardogileren sagardoa dastatzeko aukera zegoen. Sagardo bila joaten ziren gehienek eskuetan zeramaten handik gertu, Ikurrinaren plazan, erre duten txahalaren okela pintxoa. Hain zuzen ere, ilada luzea sortu da pintxoak banatzen zituzten arkupearen aurrean. Iladak sortu dira, era berean, Balda plazan jarri dituzten umeentzako puzgarrien bueltan. Guztientzako izan da festa, eta guztiak saiatu dira gozatzen.
Hemen, Herri Jaiaren argazkiak: