Lasterkari txiki handiz bete du Azkoitia Ikaskirol krosak

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 9a

Ikaskirol krosaren 37. edizioa jokatu da gaur Azkoitian. Urtero legez, ehundaka korrikalari elkartu ditu Urola Erdiko eskola kiroleko zita jendetsuenak; ehundaka izan dira, halaber, atleta txikiak txalotzera joan diren ikusleak.

900 lasterkari inguruk parte hartu dute goizeko bederatzi lasterketetan; Haur Hezkuntzako 4. mailakoak izan dira goiztiarrenak, eta DBHkoen probarekin bukatu da krosa. Eguraldia iragarritakoa baino hobea izan da, azkenean, eta eguzkitan egin ahal izan dituzte lasterketa guztiak.

Hemen, 2019ko Ikaskirol krosaren argazki bilduma:

[flickr_set id="72157709001612278"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide