Azkoitiko Txerloia tenis klubak 2018-2019 ikasturte amaierako festa egin zuen atzo, larunbata. Txerloiko tenis pistetan egin zuten jaia, goiz partean. Txikienentzat jolasak izan ziren, eta helduagoek partidak jokatu zituzten. Giro ederra nagusitu zen ospakizunean.