Azkoitiko Jasokunde kooperatibak batzar nagusia egingo du igandean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 6a

Azkoitiko Jasokunde kooperatibak batzar nagusia egingo du datorren igandean, hilaren 9an, Baztartxo antzokian. Lehenengo deialdia 11:30ean izango da, eta bigarrena 12:00etan. Hara joateko ezinbestekoa izango da bazkide txartela aurkeztea, eta bazkide bakoitzak, gehienez, beste bi ordezkatu ahal izango ditu.

Batzarrean hainbat puntu jorratuko dute kideek; besteak beste, iazko akta, kontu ekonomikoak eta balantzea onartuko dituzte, eta urte horretako emaitza ekonomikoak eta kudeaketa txostena ere izango dituzte hizpide. Bazkideek izaten dituzten abantailak ere jorratuko dituzte, eta saiora agertzen diren guztientzat opariak banatuko dituzte. Aurten, 104 urte bete ditu kooperatibak, eta egun 620 bazkide ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide