Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak zozkatu du maiatzeko saria, eta Idoia Juaristi izan da irabazlea. Euskal kostaldea hegazkin txiki batean zeharkatzeko aukera izango du Juaristik sariaren bidez. Hain zuzen ere, Koatei oinetako dendan egindako erosketei esker irabazi du Juaristik hegaldia.
Maiatzako kanpaina amaituta, aurki abiatuko du ekainekoa elkarteak. Hain zuzen ere, ekainaren 8tik aurrera elkarte barruko saltokiek errifak banatuko dizkiete bezeroei, eta 1.000 euroko balioa duen bidaia bat zozkatuko dute haien artean. Herrixenek ekainaren 24an egingo du zozketa. Elkarteak adierazi duenez, azken bi kanpainen helburua da uda giroa sortzea eta herritarren artean erosketak bultzatzea, eta herritarren artean "zeresan positiboa" eman dute.