Baserritarrei eskerrak emateko hainbat ekimen antolatu du Azkoitiko Parrokiak hilaren 12rako

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 5a

'Natura zainduz bizi' izenpean, hitzaldia eskainiko dute Elkargunean, eta ondoren afaria eta omenaldia egingo dituzte.

Azkoitiko Parrokiak hitzaldi eta afari bana prestatu ditu baserritarrei eskerrak emateko asmoz, antolatzaileen arabera, horiek direlako "lurraren zaintzaileak". Hilaren 12an, asteazkenean, kontsumoari buruzko solasaldia egingo dute, Natura zainduz bizi izenpean. 19:00etan hasiko da saioa Elkargunean, eta ondoren afaria egingo dute. Era berean, omenaldia egingo diete baserritarrei. Sarrera 10 eurokoa izango da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide