Azkoitiko Udalak ostiralean kobratu die herritarrei Ondasun Higiezinen gaineko zerga

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 5a

Azkoitiko Udalak jakinarazi du hilaren 7an, ostiralean, kobratuko diela Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaingariak helbideratuta dituzten herritarrei. Helbideratuta ez auden agiriak postaz bidali ditu udalak, eta kasu horretan, uztailaren 1ean amaituko da borondatez ordaintzeko epea. Ordainagiriak postaz jaso ez dituztenek udaletxeko harrera bulegoan eska ditzakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide