Ezkutuko Altxorrak programako bisita gidatuen hurrengo hitzordua Azkoitiko Intsausti jauregian izango da larunbatean, ekainak 8, 12:00etan. Juan Bautista Mendizabal historialariak gidatuko du bisita, eta sarrera doan izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean eta kulturan "eragin nabarmena" izan zuen mugimendua ekarri zuten Frantziatik, Ilustrazioa. Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatua, Azkoitian izan zuen epizentroa mugimendu horrek, eta bere etxea zen Intsausti jauregia "mugimendu guztiaren lekuko" izan zen. Bisitan zehar etxe horretako txoko guztiak bisitatuko dira, eta haren garaian murgilduko dira, XVIII. mendean eta Ilustrazioan.
Bisita gidatua egin nahi dutenek, aurrez info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzi edo 943151878 telefonora deitu beharko dute.