Hastapeneko euskara ikastaro trinkoa antolatu du Azkoitiko AEK-k irailerako

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 3a

Irailaren 2tik 27ra bitartean, egunean hiru orduko eskolak eskainiko dituzte, eta ordutegi malgua izango du ikastaroak. Dagoeneko eman daiteke izena.

Hastapenetako euskara ikastaro trinkoa eskainiko du Azkoitiko AEK-k datorren irailaren 2tik 27ra bitartean, eta interesa duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, 607 61 36 97 telefonora deituta edo azkoitia@aek.eus helbidera idatzita.

Astelehenetik ostiralera bitartean eskainiko dituzte saioak, eta ikastaroan parte hartzen dutenek egunean hiru orduko eskolak jasoko dituzte. Antolatzaileen arabera, ordutegi malgua izango du ikastaroak, eta ikasleek izena ematen duten unean eta "guztien artean adostuta" aukeratu ahal izango dute ordutegirik egokiena. 102 euroko prezioa du ikastaroak, baina AEK-k gogoratu du ikastaroak ordaintzen laguntzeko bekak eskaintzen dituela.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide