Ander Zubizarretak bigarren egin du Euskadi Extrem bizikleta proban

Urola Kostako Hitza 2019ko eka. 2a, 21:21

Atzo eta gaur ehun eta 57 kilometroko bi etapa jokatu dituzte txirrindulariek, Gasteiz eta Bastida inguruetan. Azkoitiarrak lan oso ona egin du bi egunetan, eta sailkapen orokorrean bigarren izan da.

Ander Zubizarreta, ezkerretik bigarrena, podiumean.

Ander Zubizarreta azkoitiarrak Euskadi Extrem bi eguneko bizikleta proban bigarren egin du. Atzo jokatu zuten lehen etapa Gasteiz eta Bastida (Araba) artean, ehun kilometrokoa, eta hirugarren helmugaratu zen azkoitiarra; lau ordu eta 25 minutu behar izan zituen proba bukatzeko. Gaur, berriz, 57 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute parte-hartzaileek Bastida eta inguruetan, eta bigarren postuan bukatu du Zubizarretak, ibilbidea bi ordu eta 46 minututan bukatuta. Bi egunetan egindako lanari esker, sailkapen orokorrean bigarren sailkatu da azkoitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide