Auto istripua izan da Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 2a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoa errepidetik atera da, eta pertsona bat zauritu da istripuaren ondorioz. Zauritutako laguna Zumarragako ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.

Auto batek istripua izan du gaur, igandea, arratsaldean, 16:30ak aldean, Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidean, Ipintza auzoaren parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoa errepidetik atera da, eta pertsona bat zauritu da istripuaren ondorioz. Zauritutako laguna Zumarragako ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek. Trafikoaren egoera bere onera itzuli da dagoeneko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide