Igor Zubeldia azkoitiarrak Espainiako selekzioarekin jokatuko du 21 urtez azpikoen Eurocopa

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 2a

Taldea hasi da dagoeneko ekainaren 16an San Marinon (Italia) jokatu duen lehen partida prestatzen. Hain zuzen ere, Espainiako selekzioak Italiakoa izango du aurrez aurre egun horretan. Realeko jokalaria deialdian sartu du hautatzaileak; ez da hark Espainiako selekzioaren deialdian sartzen duten lehen aldia.

Igor Zubeldia. (Ihintza Elustondo)

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Realeko futbolaria Espainiako 21 urtez azpiko selekzioaren deialdian sartu du Luis de la Fuente hautatzaileak. 21 urtez azpikoen Eurokopa txapelketa jokatzeko, 25 jokalariko taldea osatu du Espainiako selekzioak aurten, eta erdilari azkoitiarra da futbolari horietako bat. Ez da Zubeldia selekzioarekin ariko den lehen aldia; izan ere, azken bi urteetan ere hautatu dute 21 urtez azpikoen talderako.

Taldea hasi da dagoeneko ekainaren 16an San Marinon (Italia) jokatu duen lehen partida prestatzen. Hain zuzen ere, Espainiako selekzioak Italiakoa izango du aurrez aurre egun horretan. 2020an Tokion jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko balioko du txapelketak. Hamabi selekzio ariko dira nor baino nor, lauko hiru multzotan banatuta: Espainiaren multzoan egokitu dira Italia, Belgika eta Polonia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide