Azkoitiko jubilatuek Laredora eta Islaresera (Kantabria, Espainia) ibilaldia egingo dute ekainaren 19an, asteazkenez. Irteerara joan nahi dutenek ekainaren 4tik 11ra arte eman ahal izango dute izena, Plaza Ondo jubilatuen elkartean. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute txangoa, eta, gainerakoek, 32 euro.
Azkoitiko Aizkibel liburutegiaren paretik irtengo du autobusak 09:00etan, eta Kantabriara iristean egingo dute hamaiketakoa; otordu hori norberak eraman beharko du. Bazkaria, berriz, Arenillasen egingo dute, eta bertaratzen direnek menestra, paella, arkume gisatua eta bakailaoa jateko aukera izango dute, baita postrea ere. Azkoitira 20:30 aldean iritsiko dira autobusez.