Itxura berria du Azkoitiko Jandonianiz plazak

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 31

Jandonianiz plaza berritzeko lanak bukatu dituzte dagoeneko, eta itxura berria hartu du plazak. Plazaren azpiko garajeetara ura sartzen zelako hasi zituzten obrak bizilagunek, eta bide batez, eremu horretako argiteria nahiz elementuak berritu ditu udalak. Asua BG enpresak otsailean hasi zituen obrak, eta horien kostua 41.667,55 eurokoa izan da (BEZ barne).

Koloretako loreontzi handiak jarri ditu udalak plazan, baita hainbat mahai-joko ere; hain zuzen ere, parkera joaten denak xakean eta partxisean jokatzeko aukera izango du. Gainera, eserlekuak ere jarri dituzte bertan. Bestalde, zonaldeko argiteria ere berritu du erakundeak. Hona hemen, plaza berrituaren irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide