Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak bi hitzordu zehaztu ditu ekainaren amaierako; batetik, taldeak denboraldi amaierako batzar orokorra egingo du hilaren 26an, asteazkenez, Elkarguneko Oteiza aretoan. 19:00etan hasiko da bilera, eta azken sasoiarekin errepasoa egiteaz gain, beste hainbat puntu jorratuko du saioan, hala nola taldearen egoera ekonomikoa, antolakuntza eta kirol arloa. Era berean, datorren sasoirako zehaztutako helburuak ere jorratuko ditute. Klubak bazkide guztiei dei egin die batzarrera bertara daitezen.
Bestetik, hilaren 29an, larunbatez, Gorrixen Eguna ospatuko dute, eta kideek ohiko egitaraua izango dute egun horretan. Mezarekin hasiko duteeguna eta eguerdian, bazkaltzeko elkartuko dira Joseba jatetxean. Bazkalostean, berriz, urteroko sari banaketa egingo dute, eta talde bakoitzean gol gehien sartu dituzten eta denboraldian nabarmendu diren jokalariek aitortza jasoko dute.