Azpeitian indarra hartzen ari dira heriotzari buruz hitz egiteko Death Cafe saioak, eta orain, Azkoitian ere animatu dira halako tertuliak antolatzera. Heriotzari buruz errespetuz eta lasai hitz egiteko espazioak sortzea da egitasmoaren helburua, eta ekainaren 5ean, asteazkena, izango da Azkoitiko aurreneko saioa. Elkarguneko Altzibar gelan egingo dute tertulia, 18:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 646 022 135 telefono zenbakira deituta.