Ekainaren 9an egingo dute Azkoitiko Ikaskirol krosa

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 29a

HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek parte har dezakete, eta proba guztiak mistoak izango dira. 10:30ean hasiko dira lasterketak, eta 12:30 aldea egingo dute sari banaketa.

Iazko Ikaskirol kroseko irudia. (Nerea Uranga)

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Ikaskirol taldeak antolatutako Ikaskirol Krosaren 37. edizioa egingo dute ekainaren 9an. Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute bertan; gutxi gorabehera, 900 bat ume izan ohi dira. HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek parte har dezakete, eta proba guztiak mistoak izango dira.

Lasterketak amaitzean, 12:30 aldera, sari banaketa egingo dute. Sariak LH5etik DBH2ra bitarteko ikasleentzat izango dira, eta lehenengo hiru neskentzat eta hiru mutilentzat. Gainera, opariak zozkatuko dituzte lasterkari guztien artean; hori bai, proba bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuak ez dira zozketan sartuko. Horrez gain, parte hartzaile guztiek domina jasoko dute.

Hona hemen lasterketen ordutegia:
-HH4: (400 metro): 10:30
-HH5 (400 metro): 10:45
-LH1 (550 metro): 10:55
-LH2 (550 metro): 11:05
-LH3 (1.100 metro): 11:15
-LH4 (1.100 metro): 11:25
-LH5 (1.550 metro): 11:35
-LH6 (1.550 metro): 11:45
-DBH1-2 (2.000 metro): 11:55

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide