Izaki Gardenak taldea.[/caption]
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta, Maiatzeko Lorak egitasmoa ari dira egiten Azkoitian, bosgarren urtez. Maiatzaren 8an hasi ziren ekitaldiak, eta ostiralean, maiatzaren 31n, amaituko dira. Hain zuzen ere, Pelax eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira egun horretan, Azkoitiko Matadeixen, Matadero Ekintzak taldearekin elkarlanean antolatuta. 22:30ean hasiko dira emanaldiak.