Azkoitiko Orion ehiza eta arrantza elkarteak Umeen Arrantza Lehiaketa antolatu zuen joan zen igandean, hilaren 26an. Guztira, hamalau umek parte hartu zuten txapelketan, eta horiek Urola ibaian aritu ziren arrantzan goizean zehar. Parte hartzaileen artean, Aner Eizagirre izan zen garaile, hark bost amuarrain harrapatu ostean.