Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen bidegorria itxita dago atzoz geroztik. Gipuzkoako Foru Aldundia mantenu lanak egiten ari da bidean, eta 08:00etatik 17:30era artean, oinezkoek zein txirrindulariek ezin izango dute handik igaro. Ostiralera artean egingo dituzte lanak, eta beraz, asteburuan irekiko dute bidegorria.