Azkoitiko Aizkibel kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, bihar eta etzi

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 27a

Floreagan, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen hasitako eremutik garabia kendu edo desmuntatu behar dutelako itxiko dute errepidea, Aingeru kalearen eta Correosen eraikinaren artean.

Aizkibel kalea. (Maxixatzen)
 
Azkoitiko Aizkibel kalea itxita egongo da ibilgailuentzat bihar eta etzi, maiatzak 28 eta 29. Aingeru kalearen eta Correosen eraikinaren artean egongo da bidea itxita. Itxieraren arrazoia honakoa da: Floreagan, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen hasitako eremutik garabia kendu edo desmuntatu behar dute. Ondorioz, bi egunetan ibilgailuentzat trafikoa moztuta egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide