Larunbatean ziren egitekoak Txerloia Tenis Klubak antolatzen duen Azkoitiko Open tenis txapelketa, baina eguraldi txarra medio, atzo, igandea, jokatu zuten azkenean. Openeko final nagusiko irabazlea Inko Mujika izan zen, Alejo Azkueri irabazi zion norgehiagoka; Quick finalean Eneko Etxaniz gailendu zen Xabier Aldalurren aurka jokatutako neurketan; bikotekako finala ez zen jokatu, Agustin Quintana eta Mikel Perez bikotea ez baitzen agertu finala jokatzera, beraz, Inko Mujika eta Jon Iruretagoiena bikotea izendatu zuten txapeldun.
Datorren larunbatean, ekainak 1, gazteen finalak jokatuko direla jakinarazi du Txerloia Tenis Klubak.