Antton Oñederraren Omenezko Lasterketa jokatu dute dozenaka txirrindularik gaur, larunbata, Azkoitiko Oñartxo industrigunean. Eskolarteko txirrindularitza denboraldiko probetako bat izan da gaur jokatu dutena, eta kimuek eta infantilek parte hartu dute han. Txirrindulariek hainbat itzuli egin behar izan dute industrigunean zehar, eta herritar ugari bertaratu da haiek animatzera.
Lasterketa hasi baino lehen, Azkoitiko Peña Elorza txirrindulari elkarteko arduradun zena gogoratu dute han bildutakoek, eta Oñederraren senideek lora sorta bat paso dute antolatzaileen eskutik. Kimuen eta infantilen lasterketa urtero jokatzen badute ere, iaz hartu zuen Antton Oñederraren Omenezko Lasterketa izena probak. Izan ere, elkarte horretarako arduraduna zena iazko apirilean hil zen, eta hura oroitzeko asmoz aldatu zioten antolatzaileek izena lasterketari.
Ikusi argazkiak, hemen: