Iraitz Otaño Azkoitiko EH Bilduko egungo zinegotziak eta datorren agintaldirako koalizioaren hautagaiak mezu "homofobo eta faxistak" jaso dituela salatu du. Otañok UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, joan zen ostegunean iritsi zitzaion gaztelaniaz idatzita eta sinatu gabe dagoen mezua, eta honako esaldi hauek irakur daitezke han: "Azkoitian gero eta gehiago gara"; "zuen irrifarre marikoia kenduko dizuegu"; "laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa". Horrez gain, "gorririk gabeko Azkoitia bantengatik" esaldiarekin amaitzen da Otañok jasotako mezu anonimoa. EH Bilduko kideak adierazi du dagoneko jarrita duela salaketa Ertzaintzan.
Honako hau da mezuak osorik dioena:
"Oso pozik zabiltzate egunotan, baina irrifarre hori joan egingo zaizue. Geldiezinak gara eta ezin izango diguzue aurre egin, Azkoitian asko gara. Gero eta gehiago gara, eta zuen irrifarre marikoia eta batasunoa kenduko dizkizuegu. Zu eta zure kuadrilla batasunoa deus ez zarete, eta badakigu non bizi zareten. Laster izango duzue gure berri, eta orduan amaituko zaizue pagotxa. Gorririk gabeko Azkoitia batengatik".