Azkoitiko gaurko kantu jira bertan behera, eguraldi txarragatik

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 24a

Eguraldi txarra dela eta, Azkoitiko kantu jira ez egitea erabaki dute antolatzaileek, eta datorren ostegunean, maiatzak 30, egingo dute gaurko partez.

XXX. Euskal Kultur Jardunaldien barruan gaur arratsaldean kantu jira egitekoak ziren Azkoitiko kaleetan zehar Floreaga Ikastetxeko kideek antolatuta, baina eguraldi txarra medio, ekintza datorren astera atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Datorren ostegunean, maiatzak 30, egingo dute kantujira Azkoitiko kaleeta zehar; 18:45ean abiatuko dira Balda plazatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide