Azkoitiko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eskutik, Enea Zurea egitasmoaren barruan haurren minbizia ari dira lantzen Abarketatxo ludotekan, gaztetxoak gaiaren inguruan kontzientzia daitezen. Horren harira, hainbat egitasmo antolatu dute datozen egunetarako herrian, Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartearekin elkarlanean. Batetik, gaurtik ostegunera bitartean, azoka solidarioa egingo dute ludotekan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta hara bertaratzen direnek elkarteari laguntzeko aukera izango dute hainbat produktu eskuratuz. Bestetik, minbiziari buruzko hitzaldia eskainiko du Aspanogik hurrengo ostiralean, hilaren 31n. 17:15ean hasiko da solasaldia, Elkarguneko Zeharkako gelan.