II. Egurre Fest ospatuko dute zapatuan Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 24a

II. Egurre Fest gaua ospatuko dute bihar, zapatua, Azkoitiko Matadeixen. Anakrosis, Cerebral Effusion eta Ras Azkoitiko, Ermuako eta Tolosako taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, eta musikariek brutal death eta grindcore doinuez girotuko dute eraikina. 22:30ean hasiko dira zuzenekoak, eta sarrera 10 euroan jarri dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide