Joseba Beristain (Azkoitia, 1978) musikagileak Elkano, lehen mundu bira animazio filmaren soinu banda sortu du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin grabatu du ia ordubeteko soinu banda. Gainera, Enrike Solis aintzinako musikan eta gitarran adituak ere parte hartu du errepertorioko lan batzuk filmerako egokituta eta Beristainek sortutako pieza batzuk askotariko gitarrekin interpretatuta. Elkano, lehen mundu bira filma uztailaren 5ean iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara.
Ez da azkoitiarrak egin duen lehen soinu banda; izan ere, Teresa eta Galtzagorri haurrei zuzendutako animaziozko filmari ere jarri zion musika Beristainek duela bi urte, eta Goya sarietan hautagai izan zen.
Zinea.eus atariak Beristain elkarrizketatu du egindako lanaren inguruan. Honako bideo honetan ikus daiteke elkarrizketa:
https://www.youtube.com/watch?v=Vyyq2cWxGtk